XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Borondatezko Gizarte-Aurrezaintzarako Erakundeen Erregimen Fiskalari buruzko ekainaren 30eko 1988/6.

Foru Arauaren Bigarren Aldibaterako Erabakiaren 2, txatalean aipatzen diren horniketak, kengarri izango dira Xedapen Gehigarri honen 2. txatalean adierazten den beharkuna bete ostean Elkargoekiko edo Pertsona Fisikoen Errentarekiko Zergaren zioz aurkeztu dadin lehenengo aitorpenean, baldin eta Borondatezko Gizarte-Aurrezaintzarako Erakunde batean sartu ez badira.

Esaten den aukera erabilita, 1989.eko urtarrilaren lehenaz geroztik egin daitezen horniketak ere kengarri izango dira Borondatezko Gizarte-Aurrezaintzarako Erakunde batean sartu artean, baldin eta sartze hori 1990.eko abenduaren 31a baino lehenago egiten bada.

2. Aurreko 1. txatalean jarritakoari heldu nahi diotenek, Foru Dekretu hau indarrean sartu eta 3 hilabeteko epearen barruan, horniketak l990.eko abenduaren 31 baino lehen Borondatezko Gizarte-Aurrezaintzarako Erakunde batean sartzera behartu beharko dute bere burua Ogasun eta Finantzen Sailaren aurrean.

3. Aurreko 2. txatalean esaten den beharkuna gain hartzezko idazkiarekin batera, ondorengo alderdien egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dira:

a) 1988.eko abenduaren 31rarte sortutako fondoen hainbaketa eta, hala izanez gero, gauzapena.

b) Beharkun horren arabera zerga-aldetik gastu kengarri diren horniketen zehaztapena.

c) 1988.eko abenduaren 31tik Borondatezko Gizarte-Aurrezaintzarako Erakunde batean sartu arte ustez egingo diren horniketen kopurura.

d) Lan, ekonomia, teknika eta aseguro-mailan erabiliko aldagarrien azalpena.

4. Sortutako fondoak, esandako epearen barruan, Borondatezko Gizarte-Aurrezaintzarako erakunde batean benetan sartzen ez badira, zargaduruen zerga-egoeraren bidezko garbiketa egingo da, onura haiek izandako ekitaldiekiko beharrezko aitorpen osagarriak aurkeztearen kaltetan gabe.

5. Foru Dekretu hau argitaratzekoan, 1988.eko Elkargoen gaineko Zergaren aitorpena aurkeztua izan eta Xedapen Gehigarri honetan ohartarazten denari heldu nahi diotenek 1989.eko uztailaren 25erarteko epea izango dute, aurreko 2, txatalean aipatzen den aukera erabili (...)